Can Vies berreraikitzeko crowdfundinga abiatu dute

Axier Lopez
0

Bartzelonako Udalaren aginduz, eraikinaren jabe TMB garraio enpresa publikoaren konplizitatearekin, Can Vies eraikin autogestionatua hustu eta eraitsi zuten maiatzaren 26an. Horren aurrean Sants auzoko ehunka lagunek berreraikitze lanak abiatu zituzten, eta orain lan horrek segida izango du sarean: diru bilketa kolektiboa abiatu dute Verkami plataformaren bitartez. 70.000 euroko langa gainditzeko 40 eguneko tartea zabaldu dute.
“Iragan egunetako gertakariek etapa bat utzi dute atzean, baina berri bati eman diote hasiera, eta argi geratu da Sants auzoak Can Vies nahi duela eta prest dagoela espekulatzaile zein politikoen erasoei aurre egiteko. Krisi sozial, ekonomiko eta politikoko garaiak dira baina erakutsitako babesak antolatzen jarraitzeko indarra eman digute” adierazi zuen Can Vies-en defentsan antolatutako plataformak etxea eraitsi eta ondorengo egunetan. Esandakoa betetzera datoz ekimen berri honen bitartez.
Informazio gehiago sarean
– Can Vies-en inguruan gertatutako guztiari gertuko jarraipena egin diogu ARGIAn. Informazio guztia helbide honetan bildu dugu: www.argia.eus/can-vies
– Ekimen honi jarraipena egiteko webgunea prestatu dute: www.reconstruim.canvies.org eta sare sozialetan #RefemCanVies eta #ReconstruïmCanVies etiketak erabiltzen ari dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA