2500_54-03-donostia

“A ze faktura pasa behar diguzun, Iturbe!”

Hiriburutza kulturalaren hasierako gauza hura Finnbogasonen gol bat baino askoz garestiagoa dela zabaldu zenetik, ez dago modurik zehatz jakiteko zenbat kostatu zen ikuskizuna. Gaur 660.000 euro, bihar 800.000, etzi batek daki, baina betiere Aizpea Goenagaren soldatatik behera. Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dute irrikan daudela Elkarbizitzaren Zubiaren benetako kostua noiz ezagutuko zain, beraiek euro bat gehiago gastatu ahal izateko zerbaitetan.