Superekintzaile ezagunaren hitzetan, Donostiako Udala erreferentzia da mugimendu ekologistako kideentzat eta, bereziki, mugimendu ekologistaren kartelak diseinatzen dituzten sortzaileentzat. “Nire mirespen osoa ordenagailu aurrean eseri eta tamainako protesta-artelana egin duen burkidearentzat”, esan du Thunbergek, Iraultza Txikien Akanpadatik bueltan trizikloan. “Traineruak Konstituzio plazaren erdian. Demasa!”. Kartelaren egileak azaldu digu Thunbergen hitzek apur bat harritu dutela, baina espero zuela kartela gustatzea klima aldaketa gainean dugula ziur den jende txakurrari: “Zenbat ordu sartuko nituen Paint-arekin… nire lehengusu Gascok ere ez daki! Donostiaren onena jasotzen saiatu naiz, turistei eta estropadak zainetan daramatzaten herritarrei keinu eginez, pintxoak ez nekien non jarri, baina traineru baino yate gehiago sartzea lortu dut. Hain justu, yate eta traineruei arretaz begiratzen badiezue denbora batez, mugitzen ari direla irudituko zaizue. Egin proba, merezi du”.