Espainiak jan gaitu gu ere. Asimilazio kulturala deitzen omen zaio, eta aktualitateari izkin egin ezinda, Broncano eta Abascali buruz hizketan amaitu dugu. Baina lasai, euskalduntasun dosia konpentsatzeko sartu ditugu beste gizon euskaldun eta iraultzaileagoak: Fermin Muguruza, besteak beste, ezkerra salbatzera datorren gudaria. Eskerrak Fermin izena jarri zioten eta ez Iraultza, bestela auskalo…
Saio amaieran jarri dugun kanta: Kino – ‘Summer is ending’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.




