Irudia: @muybastxs | Twitter
Category: Gelzaleak
“AHT, erraustegia, Donostiako metroa, ETB2… asko sentitzen dugu, okertu gara, ez da berriro gertatuko”

“Sekulako dirutza inbertitu dugu unibertsoaren ongizatea bilatzeko, baina AHT-k bidegorria dirudi eta Donostiako metroak Playmobil-a”, adierazi du Andoni Ortuzar Eusko Alderdi Jeltzaleko lehendakari berdeak. “Guk sustatutako proiektu txikitzaileak, Lemoizko zentral nuklearra, erraustegia, Supersur, ETB2…...
Kim Jong-un: “Zenbat balio du Teleberriko lantaldeak? Den-denak nahi ditut Korearako”

“Etengabe entzun behar izaten dut Ipar Koreako herri ekimeneko telebistan gehiegi azaltzen naizela, albistegiek kolore gehiago behar dutela eta ez dakit zer tontakeria gehiago”, azaldu du Kim Jong-un lider gorenak bere buruari egindako elkarrizketa...
Kabulgo Buru Batzarra
Zein da zein?
Izaskun Bilbao: “Bihotzez dinotsuet, AHT beharrezkoa da munduan bakea lortu eta gosea amaitzeko”

“ETAren errua da munduan bakerik ez egotea eta Afrikako umeak gosez akabatzea”, hasi du prentsaurrekoa Izaskun Bilbao euro-parlamentariak. “AHTri hainbesteko egurra eman ez balio… Ezinbesteko azpiegitura da mundu osoan justizia ezarri eta klima aldaketa...
Desagertutako 800 aitona-amonak 4 urtean behin ateratzen dituzte Benidormeko Batzokitik

Jose Luis Quintas EAEko osasun sailburuordeak seriotasun osoz iragarri bezala, Benidormen topatu dituzte desagertutako aitona-amonak. Ruzafa kaleko Batzokian daude bahituta. Lau urtean behin baino ez dituzte ateratzen handik, hurbilen duten hauteslekura joateko besterik ez,...
Lodifobia jeltzalea Azpeitian
Txertoen zulo bat desmantelatu dute Gurutzetako Ospitalearen inguruetan

Zortzi kilo txerto eta zenbaitzuren azal lodia ezkutatzeko moduko 1.824 maskara zeuden Gurutzetako Ospitale aurreko sasi batzuen artean ezkutatuta. Bakearen Artisauek eman dute armategiaren kokapenaren berri: “Ospitaleko sarrera nagusitik 300 metrotarat edo bestela esanda...
Pfizer txertoa hartu dutenen %99k EAJ bozkatuko du datozen hauteskundeetan

Gainerako %1ak adierazi du bigarren txertoa hartzean erabakiko duela bozka nori eman. Pfizer txertoa hartu duten 23.147 herritarrek lehendik ere bazuten EAJren karneta –LABIkoei gezurra esan zien oñatiar batek salbu–, baina hori “kasualitate hutsa”...