Euskaltzaindian ba omen dago lan egiten duen jendea. Ez oso gustura ordea. Joan den astean kalera atera ziren berriz ere, zuzendaritzak ezarritako lan baldintzengatik protesta egitera. “Hitzarmena aldatzen digute hiru egunero, ta hola ezinleike”, aldarrikatu du Elixabet Perpaus enpresa batzordeko kide txit agurgarriak; “aurrekoan Etxeparek insomnioa zuela jakin zuten eta gaueko txandak egitera behartu gintuzten; kataforaraino gaude!”. Daborduko hainbat lanuzte egin dute, baina ez dute lortu greba orokorrera deitzeko langileen arteko adostasunik. “Batzuek huelga lehenesten dute eta…”. Zuzendaritzak, berriz, honakoa argudiatu du: “Guk tradizioaren defentsa irmoa baizik ez dugu egin nahi… momentuz”. BERANDUEGIk elkartasun osoa agertu nahi die borrokan dauden langileei; aurrerantzean, haiekiko sinpatiaz, ortografia hutsak egingo ditugu. “Ziur” hatxerik gabe idatziko dugu, konparazione.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: