“Ni lehen nengoen erraustegiaren kontra, mainstream bihurtu aurretik”, adierazi dio kazeta honi Ricardo Gibelalde 40 urteko nerabeak. Bera eta beste zenbait gipuzkoar –oso gutxi, egia esan, abangoardiak hala izaten dira– konturatuta daude hemendik aurrera probintzian diferente izan nahi duenak –alegia, besteak baino pixka bat hobea– gai horren inguruko postura berrikusi beharko duela. “Gipuzkoa Zutik eta kontu hauekin lehen alternatiboa zen jarrera jende guztiaren ahotan dabil eta zentzua galdu du. Techno-poparen revivalarekin egin genuena errepikatu beharko dugu: inork defendatu ezingo duen zerbaiten alde jarri. Eta erraustegia baino gauza defendigaitzagorik, gutxi”. Tendentzia berriaren ezaugarri nagusia hipster gipuzkoar hauen orrazkera da, mutilen kasuan behintzat. Erraustegiari bidea erraztuko dion zabor poltsa imitatzen dute, buruan motots txiki bat eginda. “Atez atekoaren aldekoak dantzan poste batzuk bezalakoak zirela ikusita bururatu zitzaigun”, aitortu du Gibelaldek.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: