Jon Koldobika Agirregomezkorta gaztea joan den igandean itzuli zen Algortako etxera asteburua Lekorneko EHZ festibalean izan ostean. Lagunek zer moduz pasa duen galdetu diotenean “ondo” esan du. Crystal Fighters baino, Belako hobeto aritu zirela esatera mugatu da. Elkarrizketa pertsonalagoa eskaini dio ordea kazeta honi: “Oso triste nago. Esperantza handiak jarri nituen EHZn eta ez dira bete”. Jaialdiko giroarekin ez du kexarik, musika ere apartekoa, oso ondo antolatua dena eta gainera bertako produktuak %100. “Baina nik uste nuen ‘Talo eta xingar’ beste gauza bat zela. Taloa jan eta gero… ba hori, ‘a txingar’”. Bere tristezia ez duela sexu grina asegabeak probokatzen argi utzi nahi izan du, dena den: “Asko hitz egiten dugu bertako produktuekin elikatzeaz, baina oso gutxi bertakoen artean larrua jotzeaz. Eta sistema aldatzeko funtsezkoa da, joder”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: