EAEko hauteskundeetarako PPko zerrendaburua, Alfonso Alonso, garaile suertatu da Europako Politikari Profesionalen Elkarteak antolatzen duen Gifmi uan Grami sariketa ospetsuan, Eufemismo Onena sailean hain justu ere. ETB-2ko hauteskunde eztabaidan Podemoseko Pili Zabalari esandako hitz dagoeneko historikoei esker lortu du sari preziatua Alonsok.
Alonsok poz handiz hartu du saria, nola ez: “Ilusio handia egin dit; behintzat zerbait irabaziko dut hauteskunde hauetan”. Biharamunean Alonsok Zabalari barkamen eske bidalitako mezua, berriz, finalista izan da Hipokrisia Fina arloan, baina azkenik bigarren geratu da, iragan abuztuan errefuxiatuentzako errespetua aldarrikatu zuen Angela Merkelen ostean.