37 hilabeteko hauteskunde kanpainaren ostean, estatubatuar batzuek gu guztion borreroa patua gidatuko duen presidentea aukeratu dute, ow yeah. Inkestek aurreikusi zuten bezala, eskuineko hautagaia izan da irabazlea, eskumakoari oso alde txikia kenduta baina. Biengandik sano urruti ibili da alderdi neoliberala, bere etxean oso ezaguna den morroi batek ordezkatua. Benetan interesatzen zaizuen datua, alegia, ekologistak eta ezkerrekoak ze distantziatara geratu diren, gustura emango genizueke, baina zoritxarrez gure teleskopioak ez du hainbesteko indarrik.
Alderdi guztiak pozik azaldu dira helburua bete dutelako: Etxe Zuritik beltza botatzea.
Eskuina bai baiña nolakoa? Jarraitzen ari zarete ze jendekin inguratzen ari dan bere gobernua osatzeko? Falange, manos limpias, jimenez de los Santos eta hoietariko abar luzeak pregresistak eta ezkertiarrak dira Giuliani eta Trump aukeratzen ari den beste pertsonen profilaren ondoan. Beldurra ematen du.