Alderdi abertzaleek inbertsio handiak egin dituzte azkenaldian Tarot kontsultorioetan eta kristalezko boletan, eta emaitzak nabaritzen hasi dira: Sortuk bere birfundizio prozesua amaituta adierazi du 2026an lortuko duela Euskal Herri osoak independentzia. Gauzak hain argi dituztela ikusita, Sabin Etxean urduri jarri dira eta kontraproposamena lantzeko Nostradamusen bibliografia osoa aztertu dute. “Lan handia eskatu digu, baina data bat emateko moduan gara”, azaldu dute EAJren iturriek. “Guk lehenago lortuko dugu: 2022rako iritsiko dela baieztatzeko moduan gara, buru-belarri ari gara lanean horretarako”, esplikatu diote Beranduegiri. 2022rako independentzia nola lortu nahi duten galdetuta, bere izena eman nahi ez duen EAJko bozeramaileak zera erantzun du: “Zer independentzia eta zer letxe, guk 2022rako Abiadura Handiko Trena bukatuko dugula esaten ari naiz, gutxi iruditzen zaizu ala?”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: