Nazioarteko aditu talde sonatu batek PPren boto emaileek aspalditik zekitena ondorioztatu du ikerketa serio askoa egin eta gero: Garoñako zentral nuklearrean ezin liteke istripurik izan. “Azken hamarkadetako hemerotekak xehe-xehe errepasatu ditugu eta ondorioa zeharo argia da: Burgosko probintzian ez da sekula ezer gertatzen”, azaldu dute zientzialariek. Albistea jakindakoan biziki poztu dira Garoñaren aldekoak, eta kontrakoak, berriz, lasaitu. Garoñismoaren Kontrako Plataformak bertan behera utzi ditu hilabete honetarako deitutako 287 manifestazioak, eta hausnarketa prozesua hasi du zeren kontra protestatu erabakitze aldera, “pankartetarako erositako plastikoa alferrik galduko da bestela”. Berantevillako EAJk, berriz, “lehenago jakin bagenu ez ginen antinuklear plantak egiten ibiliko urteotan” deklaratu du, minduta
edo.