Allande Uros Mukilüçe berriemaile bereziaren eskutik:
– Maskaradetara zihoan Barakaldoko autobusaren GPSa lehertu egin da Altzürükü hitza sartzen saiatzean.
– Hegoaldeko manex batek dirua itzul diezaiotela eskatu du, ez duelako tutik ere ulertu. “Euskaraz zela esan zidaten”, argudiatu du gizajoak.
– Animalien aldeko talde batek pankarta zabaldu du Müskildin zamaltzaina zikiratu dutelarik. Zaldi barruko dantzariak hankartea osorik zuela erakutsi arte ez dira lasaitu.
– Gasteiztar bati premiazko ebakuntza egin behar izan diote eztarrian, xorrotxen tonu berean kantatzen ahalegindu eta gero.
– Zestoako Amaiak Kabanaren pherediküaren sei hitz ulertu ditu. “Pozik nago, iaz baino bi gehiago dira!”, adierazi dio Kanalduderi.