Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says:
Mesede handia egiten diozue euskarari eta EH-ri euskaraz akatsak izaten dituztenez barre egiten. Hurrengoan egin dezaten erderaz… Bravo por ustedes. Haietaz publikoki barre egiten eta hatzaz seinalatzen.
Kaixo! Trapagarango Arkaitz Jiménez naiz. Nahiko lotsagarria iruditzen zait gure eskubaloi taldearen zaleen inguruan igo duzuen argazkia. Ez dakit jakingo duzuen baina gu, zoritxarrez, ez gara herri euskalduna. Gogoak baditugu euskaldunak izateko baina zuek bezalako euskaldunek ez duzue laguntzen. Pankarta atzean dauden gehientxuek ez dakite euskaraz, bai ordea saiatu egin dira, ulertu ez, baina maitatzen eta errespetatzen duten pankarta bat idazten eta hori kontutan har dezazuen nahiko nuke. Besterik gabe segi dezagun mundua euskaldutzen eta euskaldun mailak apurtzen. Gora Trapagaran euskalduna akatsekin eta guzti!
Hain zuzen ere, zuen blogek agian justu kontrakoa sustatu beharko lukete ezta? Euskararen erabilera, mal que bien, baina jendeak erabil dezan…
Mila esker Javi eta Arkaitz zuen iruzkinengatik.
Ulertzen dugu diozuena, oso kontuan hartuko dugu eta noski, mundu guztia animatzen dugu euskaraz hitz egitera eta euskaraz akatsak egitera, akatsik gabe hitz egiten duen pertsonarik ez baita jaio munduan, ez euskaraz, ez beste hizkuntzetan.
Argazkia zein testuingurutan argitaratu den ulertzea ere nahi dugu: hau ARGIAren atal satirikoa da, gauza askotaz egiten dugu barre, baita ARGIAn egiten ditugun akatsez ere (azaleko titular batean “indepentzia” idatzi ondoren albiste hau argitaratu genuen, adibidez: http://www.argia.eus/blogak/beranduegi/2016/05/25/argiaren-erredakzioak-independentzia-idazten-ikasi-du-aste-bakarrean/).
Euskaraz gaizki idatzitako afixak, seinaleak eta dokumentuak astero argitaratzen ditugu, Euskal Herri osokoak, gehienetan euskaldun portzentaje handiagoa duten herri eta eskualdeetakoak izaten dira. Hori egiten dugu, ez inor desanimatzeko, ezta seinalatzeko ere: kontziente gara jendeak euskaraz ikasteko egiten duen ahaleginaz. Baina hizkuntza normalizatuta ez dagoenez, bizi dugun egoera diglosikoa da. Bi modutara bizi dezakegu hori: egunero hizkuntza gutxitu batean bizi nahi izatea madarikatzen, ala umore pixka batekin. Guk umorea aukeratzen dugu. Gure umorea: argazki honetakoak gu ere bai baikara, euskaraz bizitzeko ahaleginean ari den jendea den neurrian.
Biba Trapagaran eta biba Meatzaldea!