Igandeko primarioetan meritu handiko brontzezko domina lortu ondoren, Patxi Lópezek bere etorkizun politikoari buruzko adierazpen esklusiboak egin dizkio Beranduegiri. PSOEren barne hauteskundeetako emaitzarekin pozik dagoela dio: “Oraindik norbait prest dago niri botoa emateko, ez dakit zer belar klase erretzen duten, batez ere Gipuzkoako eta Bizkaiko afiliatuek”, esan digu barre artean. Bere etorkizun politikoari dagokionez, oraindik erabaki ezinda dabil: “Pedro Sánchez oso konbentzitua ikusten dut Leninen liburu batzuk pasa zizkiotenetik, baina ez dakit, nik nahiago Shakespeare azkenaldian, badakizue, izan ala ez izan, PPrekin paktatu ala ez paktatu… ez dakit, ez dakit; agian Portugaleten taberna bat irekiko dut Sarri, Sarri nahi dudanean jartzeko, Madrilen gutxi entzuten da eta”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: