“Mundu guztiak berdin mozten du ilea gaur egun: alboetan motz eta buru gainean luze. Orrazkera hori oso mainstream bihurtu da eta nik beste zerbait nahi nuen”, azaldu dio Yeray Josu Etxaundigoitia gazte bilbotarrak bere amari, etxean agertu denean kopetatik lepondoraino afeitatuta eta alboetan ilea moketa bat bezala orraztuta. Geroz eta gazte gehiago ari dira “Ortuzar orrazkera”-ra pasatzen, Euskal Herriko ile-apaintzaileek ikastaro bereziak egin behar izan dituzte EAJko buruaren estiloa imitatzeko. “Hainbeste zabaldu da moda hau, aldaera bitxiak ere sortu direla”, esplikatu digute Arrankudiagako Kontxi Stylist-eko langileek: “Aurrekoan mutil bat etorri zitzaigun Ortuzarren eta Rappelen arteko orrazkera eskatuz. Eta egin egin behar, zer erremedio”. Adituen arabera hau hasi besterik ez da egin: Anasagastiren gortina- estiloa izan daiteke udazken honetako tendentzia.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: