Venezuelako Gobernuaren aurkari ezaguna 200 milioi bolivar aldean zituela gelditu zuen poliziak, baina lehen momentutik ukatu du diru horrekin legez kanpoko ezer ordaindu nahi zuenik. Eztul pixka batekin zebilen amonari ziropa erosteko behar zuela esan zuen lehenbizi, gero esan zuen nahiago duela cash asko eduki eskura, kutxazain automatikoaren billeteen zirrikituak gogora ekartzen diolako Maduroren bibotea; eta joan den igandean berriz, dirua ume pobreen artean banatzeko zela.

Nolanahi, aste honetan Beranduegiren ikerketa sailak eskuratu dituen frogen arabera, Tintorik beste asmo bat zeukan: Iñaki Anasagastiri peluka on bat erostea. “On-ona nahi zuen, Ibon Sarasolaren kalparraren material berarekin egina”, azaldu dute peluka egiteko enkargua jaso duten dendan. “Eta klaro, gauza hauek ondo pagatzen dira”.