100 urte beteko ditu 2018an Euskaltzaindiak eta zalantzak argitzen txapeldunak direla erakusteko, Entzun Gaitzatela! kanpaina abiatuko du. Guraso askori loa galarazten dion kezkari helduko diote: hanka-tartean zintzilikarioa ala zulotxoa, zer egin haurraren izenarekin?. “Nor hobeto umeen zeraz hitz egiteko apaizok baino”, adierazi du akademiako eledun Miguel Gorotzategik. “Gizarte libre bat nahi dugu, gizon eta emakume librez osatua, eta horregatik Euskaltzaindiak libreki aukeratuko ditu zure umearen izena eta izana”.
Autobusa larunbatean abiatuko da Arantzazuko parkinetik, Munillak kanpaia jo ostean.