Inauteriak pasa ondoren, etsita agertu da Gasteizko alkatea prentsaren aurrera: “Jendeak ez dit sinesten esaten dudanean ez nagoela mozorrotuta. ‘Hi, Gorka, noiz kenduko duk Austin Powersen mozorroa?’, galdetzen didate gasteiztarrek goizero, Dato kalean barrena paseatzen naizenean udaletxera sartzeko. Oso gogorra da niretzat”. Urtaranek institutu garaiko argazkiak erakutsi ditu prentsaurrekoan, garbi uzteko aspaldidanik daukala Powers pertsonaiaren antza, baina kasualitate hutsa dela. “Gainera, iruditzen zait Big Bang Theory-ko Leonarden antz handiagoa dudala. Ez dakit zergatik ez nauten harekin konparatzen”, azaldu du.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: