“Politika berria ezinezkoa da parlamentuan, oinarrietara itzuli nahi dugu”, esplikatu du Rafa Pastoral Nafarroako Podemoseko kide ohiak. Beste zenbait kiderekin batera (tira, bere lehengusu batekin) alderdi moretik banandu da eta erakunde propioa sortu: Mahal Dugu. “Gure Hiritar Kontseilu sortu berriak gehiengo sinplez onartu du izen hori”, azaldu du Pastoralek eta gaineratu du momentuz ez daukatela hauteskundeetara aurkezteko asmorik. “Jogurtak egingo ditugu”, azaldu dute komunikatu batean. “Laktosaren bidez nukleo irradiatzailetik aliatuak bilatuko ditugu behekoen artean, esne-mamitan bizi direnen kontra”. Mahala jogurt markak azaldu du ez daudela kezkatuta konpetentziaren izenarekin: “Gure irratiko spot-ari esker ‘Mahala, Mahala, goza ederra dala’ esaldia subliminalki euskaldun guztien burmuinetan injektatuta dago, mwahahahahahaha!”, esplikatu dute.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: