Donostiako Ambrosio tabernak lortu du Abiadura Handiko Trenaren kafetegiko adjudikazio publikoa. Eusko Jaurlaritzak kontuan hartu ditu taberna horretako prezio astronomikoak esleipena ematerako orduan, izan ere, Lakuako iturrien arabera, bidaiariei kobratuko zaien dirutzarekin AHTren obrek aurrekontu publikoetan eragiten duten zuloa azkarrago betetzea espero dute. “Europako Kontu Auzitegiak ez zekien kafetegi hori jarriko genuenik, eta horregatik egin dute txosten hori, esanez AHT ez dela errentagarria. Baina kañak Donostian bezala kobratuz edozein obra faraoniko pagatzeko adina diru aterako dugu hilabete gutxian mwahahahahahaha!”, adierazi du Jaurlaritzako iturri batek. Gainera, aste honetan jakin denez, Euskal Y-ak arreta psikologikoa eskainiko die trenean bertan, kafetegian eskatu dutenagatik baserria hipotekatu beharko duten bezero guztiei.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: