Irailaren hasieran kapitalismoa suntsitu nahi duten euskal herritarren kopuruak gora egin du nabarmen azken Euskobarometroaren arabera. “Oporren amaierarekin lotutako fenomeno gisa hartu behar dugu”, esplikatu du Francisco Llare inkestaren zuzendariak: “Jendeak ez du lanera itzuli nahi. Normala da. Baina aurreikusten dugu lan-ordutegi geroz eta martzianoagoek hilabete bakarrean anulatuko dituztela grina antisistema horiek; gainera, futbola ere hasi da eta horrek haserre guztiak kanalizatzen ditu”. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzak iragarri du Manifestu komunista eta Karl Marxen gainontzeko liburuak saltzea debekatuko duela hilabetez, “jendea ez dadin gehiegi konturatu esklaboak direla eta beren lan-indarra salduz kapitalistentzako plusbalioa sortzen besterik ez direla ari”. Confebask ados dago neurriarekin.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: