Hernaniko Udalak kexa formala aurkeztu die Espainiako komunikabideei, azken urteetan Gipuzkoako herri horri buruz apenas hitz egiten dutelako eta aldiz, ia egunero Altsasuri buruzko albiste edo erreportajeren bat publikatzen dutelako. “Dena ez da Altsasu” izeneko idatziaren kopia bat eskuratu ahal izan du Beranduegik eta dokumentu horretan irakurtzen denez, hernaniar asko “minduta” daude egunkari eta telebista espainiarren abandonuarekin. “Hainbeste urtetan gure herrira etorri eta elkarrekin bizi izan ditugun momentu ederren ondoren, Altsasuko taberna batean gertatutako kontu batengatik gu horrela botata uztea ez zaigu zilegi iruditzen”, adierazi du Hernaniko Udalak. Arreta mediatikoa berreskuratzeko ekimenak ere iragarri ditu Hernanik, besteak beste, San Juan suan Belen Estebanen itxurako panpin bat erretzea. “Espero dugu horrekin lortuko dugula berriz etortzea”, adierazi du Garin tabernako barran dagoen herritar batek.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: