Donostiako Zinemaldian girotutako pelikula errodatuko du Woody Allenek Gipuzkoako hiriburuan eta haren etorrerarako prestatzen ari dira agintariak. Besteak beste, neurri bereziak iragarri ditu Udalak, “hiriko haur guztien segurtasuna bermatze aldera”: parkeetan udaltzain gehiago jarriko dituzte. Izan ere, ezaguna da Woody Allenek adin txikikoekin duen zaletasuna: bere adopzio-alabarekin ezkondu zen duela 20 urte inguru eta berriki jakin denez, Allenen emazte ohiaren alabak salatu du zuzendariak zazpi urte zituenean sexu-abusuak egin zizkiola. “Tira, egia da gure Woody ez dela guztiz politikoki zuzena, baina Donostiarentzat albiste ezinhobea da gurean pelikula bat grabatzea, honek mapan jarriko gaitu”, esplikatu du Udaleko ordezkari batek. Ez zaio arrazoirik falta, izan ere, pelikula Donostian egingo dutela jakinarazi bezain laster, Pederastripadvisor.com webguneko lehen posiziora igo da Donostia, Tailandia eta Brasil atzean utziz.