Tramite burokratikoak egiterakoan ezartzen dituen konplexutasunengatik ezaguna da mundu osoan Euskal Herriko administrazio publikoa, baina duela gutxi arte Franz Kafkaren oinordekoek ez zuten haren berririk. Aste honetan jakin da idazle txekiarraren senideek salaketak jartzen hasi direla euskal administrazioen aurka: “Dena antzekoegia da aitonaren liburuetan agertzen denarekin”, adierazi du Kafkaren biloba batek. Lanbiden, Etxebiden eta hainbat udaletan egindako konparazioek ez dute zalantzarako tarterik uzten: Kafkak deskribatutako ehunka egoera milimetrikoki errepikatzen dira. Gertuen daukagun udalera jo dugu gaiari buruzko iritzi baten bila. Erantzun digute astearte eta ostegunetan 9:30etik 13:15era bakarrik erantzun dezaketela eta ostiraletan 9:00etatik 12:30era, egun horietakoren bat bakoitia ez baldin bada behintzat –galderen hiru kopia konpultsatu aurkeztu behar dira eta haiek formulatzeko beharrezko titulazioa aurkeztu bi aste lehenago–.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: