“Txamarra operazioa” gisa ezagutzen denari ekin dio Euskal Herriko biztanleriaren %66k, Esnegaindegiak eta Udalpizzak argitaratutako datuen arabera. “Bikini operazioa”-ren kontrakoa egitean datza, alegia, bainujantziaren edo arropa arinen ordez berokiak eta jertse lodiak janzten hastearekin batera, gizentzea errazten duten elikagaiak masiboki kontsumitzea. “Ternua markako txamarra handi bat erosi dut negurako eta horren azpian flotagailu bat jantzita ere ez litzateke nabarituko”, adierazi dio Beranduegiri Eneko Gantzaga Laudioko bizilagunak, hitz bakoitza ahoskatu baino lehen txokolate-tableta bat irentsiz Bo Ahaltsua barregarri utziko lukeen estiloan. Triglizeridoez eta antzeko kontuez ulertzen ez duen elikadura eredu horren jarraitzaileek Dukan dieta jarraitzen dutela dio Gantzagak: “Jan ahal dukan guztia, ulertzen? Kar, kar, kar, kar!”, esplikatu du, oilasko izter bat murtxikatu bitartean.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: