Joan den astean Espainiako Kongresuan Oskar Matutek emandako hitzaldiaren ondoren, ezker abertzaleko bikote heterosexualen artean eztabaidak ugaritzen ari dira eta zenbait kasutan hausturak ere eragin ditu. Hori gertatu zaio, adibidez, Oiartzungo 40 urte inguruko bikote bati: “Zuk zergatik ez dizkidazu dagoeneko horrelako gauzak esaten?”, galdetu zion Iraultzak Aritzari, telebistaz Matute ikusten ari ziren bitartean. Honek erantzun zion “ez dela hainbesterako”, “Jon Idigoras, hura bai zela ona” eta “Matute Madrazoren Ezker Batukoa zen duela gutxi arte”. Eta orduan, ekaitza lehertu zen: “Zutik Euskal Herriaz geroztik ezezagun batekin bizi dela esan zidan eta ni, gauzak hartuta, Volkswagen Californiara etorri naiz bizitzera”, esplikatu du Aritzak. “Kana batzuk tindatzekotan nago, ea horrela Iraultza pixka bat goxatzen den”, gaineratu du.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: