COVID-19 pandemia 5G teknologiak eragin duelakoan, Euskaltelen 127 antena-dorre eta espaziora bidalitako 800.000 satelite leherrarazi ditu jada ekintzaile talde batek. Erakundeko lider intelektualek –Miguel Bosé, Enrique Bunbury eta Xabier Saldias– adierazi dutenez, euren esku dagoen guztia egingo dute “uhin elektromagnetikoen zabalpena gure rantxera ederren uhin hedakorren bidez geratu behar badugu ere”. Hori horrela, Izarkomek, gaur egungo eredu ekonomiko kapitalista zisnormatiboa gainditzea helburu duen modu demokratikoan egikaritutako gizarte ekimenerako kooperatiba parte-hartzaileak, jakinarazi du jada prest duela 6G teknologia, eta ondare komuna eta jendartearen ongizatea helburu dituenez, doan eskainiko duela nahi duenarentzat, salbu eta Beñat Irasuegirentzat, azkenaldian “majo dirutu baita”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: