“Munduaren amaiera etorri behar bada, harrapa nazala ipurdiko zuloa ondo garbituta”. Horrelako zerbait pentsatu bidet dute milaka kontsumitzailek, konfinamendu berria dekretatu aurretik masiboki erosi baitute komuneko papera berriro. Efektua nazioarteko burtsetan ere sumatu da, Scottex eta antzerako markek errekor historikoak erregistratu dituzte aste honetan eta enpresa horietako zuzendariak pozarren daude: sare sozialetan erakutsi dutenez, ekoizten duten produktuan bilduta momiarena egiten aritu dira azken administrazio kontseiluko bileran. Euskal Herriko hiru administrazioetako buruzagientzat ere ez da oharkabean pasa den fenomenoa.
Iñigo Urkulluk, Maria Chivitek eta Jean-René Etchegarayk prentsaurreko bateratuan iragarri dute orain arte turismoan eta ostalaritzan inbertitutako diru publikoak osorik paper zuri bigunaren industriara bideratzea. “Funtsezkoa da herritarren ongizaterako”, azpimarratu dute hiru ordezkariek.