The Basque Mandelak adierazi ostean ertzainek erosi dutela kriston helikopterua eta berak ere nahi dula holako aparatuba, EH Bildu bozkatzen duten polizia gazteek ERTZAI eratu dute, gazte erakunde independentista eta sozialista, “herri honen zerbitzura dagoen polizia demokratiko eta euskaldunaren adar millenniala”, Urtzi Paio bozeramaileak azaldu bezala. “Azkenaldion gure herriak abandonatu duen ‘Jo eta ke’ leloa berreskuratzeko garaia heldu da”, gaineratu du Paiok. Ertzaik oraindik ez du argitu zein izango diren beren lan lerro nagusiak. Hasteko, ELA Berrozi adar sindikalarekin batera sei eguneko jardunaldi batzuk antolatu dituzte “Arkaute ala Arkauti, nola idazten da egokien?” izenburupean.
Beranduegik jakin duenez, Polizia automataren barruan badira gazte sozialista gehiago, baina ez besteak bezain burgesak, koordinadora bat sortu nahi dutenak. Taldeari zein izen jarri erabaki ezinik dabiltza ordea, hiztegian jada ez baita geratzen erabili ez duten hitz guairik.
Zertara dator amaieran GKSren txantxa merke hori? Egin zenezaketen barre Ernaietaz GKSri egin gabe, alderantziz egin izan duzuen bezala. Benetan, Ezker Abertzalekoak zaretela disimulatu nahian bazabiltzate, oso gaizki ari zarete antzezten.