Frantziako Gobernuak adierazi du Pass sanitaire agiria ez duten herritarrei ostatuetan sartzen utziko diela, asmo onez ari dela erakusteko. Horrek ez du esan nahi “paperik gabekoek” betebehar batzuk izango ez dituztenik. Esaterako, tabernan sartzean bezero denen turnada pagatu beharko dute, jendeak nahi beste aldiz zintzurra busti dezan. Eta patxaran eta jagermeister txupito artean, inork oreka galtzen badu, bizkarrean hartu eta etxeraino eraman beharko dute, Marseillesa atzekoz aurrera abestu bitartean. Hala egiten ez dutenak Oloroe-Donamaria alboan eraikitzen ari diren agoten herri berrira eramango dituzte, eta agoten arteko segurtasun tarteak mantentzea ezinezkoa egiten denean, Pass sanitaire gabeko insolidarioak Holtzarteko zubitik jaurtiko dituzte haien immunitatea frogatzeko.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: