“Eskerrak ordu eta erdiko muga jarri duten, nire liburuak zein ederrak diren esan eta esan aritzen zaizkidan irakurle gogaikarri horiek derrigorturik daude gutxiago hitz egitera, gainerako idazleak ere akitu nahi badituzte”, kontatu digu idazle beterano batek, izena ezkutuan mantendu nahi izan duenak, jendea ez dadin konturatu derrigorturik dagoela hor, egun osoa Palentinoan gustura asko emango lukeenean, herri xehearekin ardo batzuk hartzen. “Eta nik zortea daukat. Ni baino bi mahai lehenago Jon Maia dago, itsasoarekin bospasei orduko elkarrizketak mantentzera ohituta, jende uholdea ez da oztopo berarentzat, eta hor ibili da, bere parean jartzen zitzaion orori habanera bana kantatzen. Nire aurrera heltzerako jendeak minutu pare bat zuen gehienez Landakotik irteteko, beraz kaixo, hartu 18 euro eta agur. Bada jende zakurra, partida irabazten ari diren futbolariak bezala, aldatu behar dituzten unean zelaiaren beste puntara joaten direnak, edo stand artean despistatu aurpegiarekin geratzen direnak, baina nirekin jai daukate, legeak betetzeko daude eta QR kodeak dioena LEGE gorena da”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: