Bagoaz. Irailera arte ez gaituzue berriro mikroetan izango. Ez horregatik. Pilula berezia grabatu dugu ordea, ordu eta erdi tai gabe hizketan, ilargitik Irisarriraino, EHZren eta oro har Iparraldearen erradiografia zorrotza egiteko. Garesti, gutxi eta txarra. Arrazoi zuten zuritoen tamainaz kexu ziren entzule hegoaldetarrek. Eskerrak Niko Etxart sasoiko dagoen, gauzak dagokien tokian jartzeko, nahiz eta baloikada batez akabatu nahi izan zuten. Sasoiko daude Pantera taldeko gazteak ere, edo Deliriumekoak, seinale ez dutela denborarik izan garuna estutu eta bizitzaz sakon hausnartzeko. Pantera esan dugu Sepultura esan behar genuenean, baina berdin du, biak dira animalia beltzak. Portzierto, katakume beltz bat dugu oparitzeko, ahal bada baserritar bati, bestela tontotu egingo da-eta. Izan üntsa kalakariok!!
Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.