Arazo teknikoak gaindituta, gora ETA behera jarraitzen dugu gure betiko kontuekin: Greba feminista orokorra, GKS, Korrikaren kanta… Eta nola ez, hauteskundeetako hautagaien perfilen analisi sakona egin dugu, Otxandiano eta Pradales aurrez aurre, nork irabaziko luke kale bazter bateko borrokan?

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.