Nahiko saio sexuala atera zaigu aste honetan eta proposamen berri bat dugu: aurten Euskaraldia baino, hobe Desiraldia egiten badugu, hiru eguneko ‘katxondismo gorpuztu’ bezala definitu du Kevinek. Proba genezake denok aldi berean egiten eta ea zer gertatzen den. Eta plazer eta desira artean, futbola, moon cup-ak eta aste santuko prozesioak ere landu ditugu.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.