Aktualitateari estuki lotutako saioa garenez, Aita Santuaren azken irristaldiak eman digu zer esana; elizan ‘marikoikeria’ gehiegi dagoela dio, eta gure galdera: zenbat da gehiegi? Eta galdera horretatik abiatuta, filosofoen prentsa arrosa egiten amaitu dugu: nor liatu zen norekin? Eta hortik, gurasotasunera, harreman itxi edo irekietara eta heriotzara: ze edukiontzitara bota behar gaituzte hiltzen garenean? Saio filosofikoa gaurkoa, inondik ere.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Haira – ‘Ikusten Duzu Goizean’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.