Aurten ere asko eman digu Durangoko Azokak eta euskal famoseoaren analisi sakona egin dugu. FIjatu zarete nola egoten den jende ezaguna euren postuen atzean ganadua ferietan egoten den gisan? Gozatu Beranduegiten historian lehenengoz hutsunez betetako saioaz, nongoa den ez dakigun oteizaren omenez.
Saio amaieran jarri dugun kanta: Jitipi jatapa – ‘Haurrock’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.




