Kevin da gure korrespontsal ofiziala, baina oraingoan Axik ekarri digu Senegalgo berri, eta ondorio nagusi bat atera du: zuriok gaizki eginda gaude eta behera begira bizi gara. Hau orokorrean, xehetasun gehiago eman ditugu saioan. Eta ohi dugun bezala, gaizki egindako espezieko jende askoz aritu gara: Trump, Josu Jon Imaz, Bush, Jesukristo, Teo… zerrenda amaigabea da.
Saio amaieran jarri dugun kanta: The Neighborhood Kids – ‘Kids in the cages’
E! Gogoratu. Telegram kanala ere badugu.
Egin zure ekarpena
Proposamenen bat, kritikaren bat edo irainen bat baduzu guretzat idatzi edo kontaiguzu: 669 36 29 82 zenbakia Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus.




