Duela 18 urte Kanboko Gazte Topagunean lehenbiziko gaupasa egin zuen Kepa Sakolegi dimoztarrak eta geroztik ez da etxera itzuli. Baina orain, iragarpen garrantzitsua egin du: parrandak behin betiko utziko ditu eta hori ziurtatzeko, maiatzaren 4an dena hasi zen lekura itzuliko da, ekitaldi ofizial bat egiteko. Nazioarteko egiaztatzaileek, Sakolegiren katxi, zahato, speed poltsa eta “Gora Euskadi” txano guztiak errekisatuko dituzte. “Itxi gabe zegoen azken tabernako telebistan Kanbo aipatu zuten aurrekoan, ez dakit zergatik, eta orduan akordatu nintzen nola hasi zen dena, nondik atera nintzen eta nora itzuli behar dudan”, adierazi du Sakolegik. Bere gurasoek adierazi dutenez, gela oso bat prest daukate, Ibuprofenoz beteta, bihar esnatzen denerako.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: