Juan Kruz Lizundi ‘Arkakux’ du izena eta azterketan zakila atera ez duen bakarra da.
Hauta-probara apaizak, gotzainak eta jolas-parkean gozokiak banatzen dituzten agureak aurkeztu direla jakinarazi du Eliza Katolikoak. “Pertsona bakarrak gainditu du azterketa, eta berak egin beharko du lan guztia”, kontatu digu Jexux Maria Haurgaztegieta jainkoaren eledunak. “Orotara 20 eliz-gizon azaldu dira, baina lehen 19ak sotana igota eta eskuan zakila zutela sartu ziren bulegora eta, noski, horrela, kondoirik eta konfesatu gabe ba… ezezkoa eman behar izan diegu. Hogeigarren hautagaia deseroso sumatu dugu, eskuak poltsikoan, hatzak urduri mugituz. ‘Satanas, geldi!’ egiten zuen mar-mar etengabe. Kristoren lana egin beharko du”.