Ezerk berdintzen baditu ikastetxe publikoak eta itunpeko pribatu kristauak, horiek dira irakasleen oporraldiak, izan udakoak, Aste Santukoak edota Gabonetakoak. Guraso batzuek, ordea, euren atseden-eskubidea aldarrikatu eta irakasleen pribilegioak murrizteko helburuarekin, Segi Eskolara! plataforma sortu dute. “Joder, Olentzero eta Maridomingi mendira joaten direnerako medikutara jolastera, bizizale horiek hamazazpi egun daramatzate oporretan, kexu da Ikerne Gatua, plataformako kidea. “Haien opor egunak murriztea eskatzen dugu, edo gutxienez ardura batzuk euren gain hartzea. Montetxoriren Oldartzen txosten pedagogikoak argi azpimarratzen duenez, sufrimenduaren sozializazioa gakoa da ume eta gurasoen garapen psikopintxopotekniko egokirako. Hau da, guztiok eman behar dugu egunero orduren bat, gurasook guztiak eman ez ditzagun ume ostia horien atzetik”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: