Luis Angel Garrido Bengoetxeak, atari-bileretan beti azken hitza izan ohi duen “3.B-ko magufoak”, Whatsapp-eko profilean “Maskara da tortura” idatzia duen freedom fighter-ak, Bilboko Muga tabernako barran eserita eman du tabernen irekiera azaltzeko prentsaurrekoa, ‘sol y sombra‘ bat eskuan, ondotik pasatzen zaion jende guztiari aurpegia miazkatzen dion bitartean: “Demagun, adibidez, Bizkaian %2.000 igo dela faxismoa. Eta banator ni, zonaldeko epidemiologo handia, eta esaten dut: ‘Erraza da, esan poliziari etxean geratzeko eta hartara kurba jaitsi egingo da’. Ze gomendio klase da hori!? Erdi Aroan ere bazekiten hori, eta lehenago ere ziurrenik Errezilgo plazan. Ba tabernen kontuarekin berdin”. Galdera-erantzunen txanda heltzean gizon batek besoa altxa du, baina epidemiologoa dela jakitean kazetari guztiek alde egin dute. “Eiiii, egin kasu pixka bat joder, putakumeak!”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: