Zumaiako edo inguruko 200 gizonezkoren bila aritu da Tronu Dema telesaileko casting zuzendari Michael Flysch. 1,78-1,95 metro artean behar dute izan, zuriak, sasoikoak, tatuajerik gabeak eta esperientzia militarra dutenak, ahal dela armada ofizial batean. Zumaiarren %99,9k baldintza guztiak betetzen zituen, salbu eta sasoiko egotearena. ā€œTotal, bospasei kilotxo sobra ditudalako bota naute atzeraā€, kexatu da Joxejoakin Zakutozabal, marianitoa eta kalamareak eskuetan. Pertsona bakarrak lortu du Flysch jaunaren oniritzia: Jon Maia itsasgizonak. Eta gehiago izan da bere hitz-jario ederrarekin limurtu duelako, baldintza guztiak bete izanagatik baino.

Castingera aurkeztutakoen erdia triste bueltatu da etxera, sexu-eszenetan parte hartu behar ez zutela jakindakoan.