Mondragon Unibertsitateko punta-puntako politologoekin hitz egin du Beranduegik Eusko Alkartasunaren kongresuaren atarian. Adierazi digutenez, alderdian lehian dauden bi aldeen arteko arrakala pentsa litekeena baino sakonagoa da, eta inor ez litzateke harritu behar kongresuaren ostean...
Gorka Urtaranek Mendizorrotza eraitsiko du futbol zelai “berdeago” bat eraikitzeko
“Pakete hutsak dira, ez dute estadio bat merezi hirian”, esaldia harrapatu zioten kamerek Gorka Urtaran Gasteizko alkateari joan den larunbatean Espainiako Kopako finalean Alavesek Bartzelonaren kontra galdu ondoren. Momentuko haserrea zirudien, baina aste honetan...
Adi, Trapagaran FC! Zaleen mehatxua
Itxita dago zabalik ez dagoenean izan ezik
Martinez de Irujo talde armatua desegin egin da
Juan Martinez de Irujo Iberoko pilotaria erretiratu egin da. Agurrean, barkamena eskatu du azken urteetan Euskal Herriko frontisei emandako milaka zartakoengatik, eta jakinarazi du laster emango dituela erabilitako piloten geolokalizazioak. Nolanahi den ere, frontoietan...
Patxi López: “Sánchezen sobietarekin bat egin ala Portugaleten taberna bat ireki, hori da nire dilema”
Igandeko primarioetan meritu handiko brontzezko domina lortu ondoren, Patxi Lópezek bere etorkizun politikoari buruzko adierazpen esklusiboak egin dizkio Beranduegiri. PSOEren barne hauteskundeetako emaitzarekin pozik dagoela dio: “Oraindik norbait prest dago niri botoa emateko, ez...
Otegi “Puigdemont euskalduna” izango da EH Bilduren denboraldi berrian, Mandela izateaz aspertuta
![](https://blogak.argia.eus/beranduegi/wp-content/uploads/sites/47/2017/05/54_01_otegi.jpg)
Arnaldo Otegik 180 graduko aldaketa eman nahi dio bere ibilbide artistikoari EH Bilduren denboraldi berrian. Koalizioaren programazio-arduradunek aurreratu dutenez, alde batera utziko du azken urteetan jokatu duen Nelson Mandelaren rola eta Kataluniako presidentea izango...
Non eta Senperen egin dute aurten Herri Urrats
![](https://blogak.argia.eus/beranduegi/wp-content/uploads/sites/47/2017/05/54_02_senpere.jpg)
Ezustekoa eman nahian, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak Senpereko aintziraren ingurua hautatu du aurtengo Herri Urrats egiteko. “Tokia oso ederra izateaz gain, antzeztokiak jada muntatuta aurkitzea erabakigarria izan da oraingoan Senpere aukeratzeko; horietako batean Niko Etxart...