Izarkom operadoreak 6G eskainiko du, 5Gren aurkako atentatuak saihesteko
COVID-19 pandemia 5G teknologiak eragin duelakoan, Euskaltelen 127 antena-dorre eta espaziora bidalitako 800.000 satelite leherrarazi ditu jada ekintzaile talde batek. Erakundeko lider intelektualek –Miguel Bosé, Enrique Bunbury eta Xabier Saldias– adierazi dutenez, euren esku...
Beranduegi 4: Ibizan ere Zuriñe hankutsik
Nazioartera begira egin dugu aste honetako Beranduegi saioa: Finlandiako super txakurrak, koronabirusa usaindu dezaketenak, eta Ibiza argitzen duen izar feminista, gurean ezagunagoa Zuriñe Hidalgo bezala. Baina noski, Bingenen Jardun amaigabeak eta Arnaldoren perretxikuek ere...
Koronabirusak EAJren militantzian sarraskia eragin du, Alderdi Egunean ikusi denez
EAJk ofizialki zabaldu duenez, aurten ez da Alderdi Egunik ospatu COVID-19aren aurkako neurriak direla-eta. Kauldi Ibinarriagabeitia alderdikideak Beranduegiri azaldu dionez, ordea, jeltzaleek ohiko moduan ospatu dute aurten ere alderdiaren jaia, baina oso jende gutxi...
HKANF Herri Kiroletako Askapen Nazionalerako Frontea auzkeztu dute
FLNC korsikarraren prentsaurreko jendetsuez geroztik, ez da status quo-a hainbeste kikildu duen deus ere egin, herri kirolariek mikrofonoak hartu dituzten arte. Baiko enpresako pilotari guztiak –inork ere espero ez zituen salbuespenak salbuespen–, lehen eta...
Geltzaleak
Saiatu dira, baina…
Beranduegi 3: Te qifsha, Bingen!
Irratsaioko gure kultur adituaren faltan, eta Araba aldetik bi kalabaza jaso arren, lortu dugu ordubeteko irratsaioa osatzea. Gure GKSak markatutako bideari jarraika, noski. Eta sozialismoaren iparrorratzak Donostiako zinemaldira eraman gaitu lehendabizi, Tourmaletera gero, eta...
Porruen salmentak behera egin du Donostian, “faxisten modako barazkia” delako
Fernando Aramburu idazleak esan ostean herri txikietako jende askok Donostiara joan behar izan duela “Patria” erostera, etxera poltsa batean sartuta eramateko, porru sorta baten azpian ezkutaturik, jada inork ez du Bretxako postuetan barazkirik erosten,...
Moriako jendilajearekin zer egin ez dakiela eta, Europak Israeli laguntza eskatu dio
Greziako Moria errefuxiatu-eremuak su hartu (ejem!) zuenetik, milaka lagun bide bazterrean bizirauten ari dira. Eta, antza, horregatik migratzaileak pixka bat haserretu dira munduarekin. Hori ez zaio gustatu Europar Batasunari eta bera ere oso triste...