Type: Gallery
Elkarrekin Podemosen boto-emaile guztiak Bilboko Gabiren Txokoan elkartu dira pote bat hartzen
Miren Gorrotxategik esan duenez, taberna betetzeko gai direla ikusi dute, pertsonen artean metro eta erdiko distantzia mantenduz, hori bai.
EH Bilduk Ladis Galartza eta Raymond Poulidor fitxatu nahi ditu hurrengo hauteskundeetarako
Arnaldo Otegik esplikatu duenez, biek beti galtzen zuten Retegi eta Anquetilen kontra, baina emaitza historikoak lortu zituzten bere garaian, orain EH Bilduk bezala.
EAJk bateria berria jarri dio Iñigo Urkulluri, hurrengo legealdian gutxiagotan kargatu behar izateko
Jeltzaleek azaldu dutenez, hauteskunde gauerako beste hobekuntza batzuk ere eginak zizkioten Alonsotegiko prototipoari, adibidez, kantatzeko aukera eman dion aplikazio berria.
Julian Iantzik dio berak lagun marikita asko dituela eta oso majoak direla
Lesakako telebista-aurkezleak gaineratu du berak ez daukala ezer “harreman arraroak” dituzten pertsona horien kontra, baina mesedez ez kontatzeko berarekin “gibeletik hartzera” jolasteko.
Elkarrekin Podemosen Power Rangerrek adierazi dute PSOEri emango diotela botoa
Bitartean, ezkerreko koalizioko komunikazio taldea forma berriak bilatzen ari da mundu guztiaren aurrean barregarri gelditzeko.
Autobusak antolatuko dituzte Hego Euskal Herritik Ziburu, Urruña eta Itsasura benetako abertzaleak ikusteko
Hego Euskal Herrian azken urteetan desagertzen joan den espeziea Lapurdin nola berragertu den ikusita harrituta daude biologoak eta politologoak.
Hil nazazu truka
Donostiako haurrek konfinamendua egin beharko dute Woody Allen Zinemaldian egongo den bitartean
Gainera, udala aztertzen ari da Jose Ignacio Munillaren ordutegiak eta haurrak kalean egoten direnak desberdintzea, pederobirusa gehiegi zabaldu ez dadin.
Ertzaintzako ERNE taldeko agenteek adierazi dute VOX-en mitinetan lana egiteaz gain, publiko gisa parte hartu nahi dutela
“Ezin dugu faxismoa txalotzen dugun aldi berean faxistak bezala jendea jo” adierazi dute eta Jaurlaritzari ordu libre gehiago eskatu dizkiete.





