Gizaker etxeak egindako azken inkestaren arabera, AEBetako hauteskundeak EAJk irabaziko lituzke orain egingo balira.
Type: Gallery
Arantxa Tapiak kulturgintzako langileei esan die “benetako lan bat” bila dezatela

Eusko Jaurlaritzako sailburuaren arabera, erromeria-talde bakarrarekin nahikoa litzateke probintzia bakoitzerako eta horrela diru gehiago legoke AHTrentzat.
Konfinamendua amaitu arren, prudentziaz jokatu nahi duzula esatea bihurtu da familia bazkarietatik libratzeko aitzakia nagusia euskaldunen artean
Euskal herritarren %80 oraindik ez da koinatuarekin eta aitaginarrebarekin elkartu eta pribatuan aitortzen dutenez, ez dute batere presarik.
EH Bilduk independentzia eta sozialismoa eskuratzeko akordioa sinatu du PSOErekin baina handik bi ordura esnatu egin da
Uztailaren 12ko hauteskundeetan EAJren boto-paperak bakarrik jarriko ditu Jaurlaritzak, “kutsadura saihesteko”
Nekane Murga Osasun sailburuak adierazi du 600 euroko isunak jarriko dizkietela beste alderdiei botoa ematen harrapatzen dituztenei, osasun publikoaren aurkako atentatuak egiteagatik.
Idoia Mendiaren etxean egindako pintadak “protesta” gisa deskribatu dituen txiolari berak uste du Bilboko Herrikoan egindako pintadak “eraso onartezina” direla
Bere psikologoak ziurtatu du ez daukala eskizofreniarik, baina albistegi hau emititzen ari garen orduan mundu guztia bigarren iritzi baten zain dago.
Erresistentzia kutxa antolatu dute Elgoibarren, une zail hauetan herriko droga-salmentako profesionalei laguntzeko

“Elkartasun arrastoak” izeneko ekimenaren barruan, 60 euroko ekarpenak egin ahalko dira eta jende solidarioak farlopa gramo bana jasoko du gauzak bere onera etortzen direnean.
Gizarteari inolako ekarpenik egiten ez dioten alferrikako jarduera ekonomikoak laugarren fasetik aurrera jarriko dira martxan Hego Euskal Herrian
Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du koronabirusa betirako gera daitekeela gure artean, EAJ bezala
Txerto bat aurkitzeko aukera deskartatzen ez den arren, uztailean jeltzaleek berriz ere hauteskundeak irabazteko arriskuaz ohartarazi dute medikuek.
ETB1ek gutxienez Trece TV-k baino audientzia gehiago izan dezan, meza eguneko 24 orduetan emango dute aurrerantzean
Mezaren ostean apaizaren eta fededunen jokaldirik onenak komentatuko dituzte Pedro Mari Goikoetxeak eta Juan Kruz Mendizabal “Kakux”-ek umeei zuzendutako saio batean.





