Gasolinaren prezioa lurretik dagoen bitartean autoa geldirik edukitzeagatik, jende asko depresioak jota dago Urola aldean.
Type: Gallery
Cristina Uriartek dio umeak ez direla eskolara itzuliko, baina bera bai irakurtzen ikasten jarraitzeko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuak dagoeneko lortu du “Bobi bota bat da” ipuina trabatu gabe irakurtzea.
Petrolioaren prezioa jaisteak aukera berriak ireki ditu molotov koktelen merkatuan

Egoera baliatuz, Hernaniko startup bat gutxienez sei molotov kokteleko paketeak saltzen hasi da plataforma digital berri baten bidez.
Koronabirusarengatik Zetak-en kontzertu batera joan gabe geratu ziren pertsonak berriz ere musika melenga hori entzuteko arriskuan daude
Autoritate musikalek uste dute zuzeneko emanaldiak berriz hasteko aukera ireki arren, Pello Reparazen proiektua berrogeialdian geratu beharko litzatekeela
EAJk adierazi du “normaltasun berria” baino nahiago duela “normaltasun zaharra”, baina hala ere paktuetarako prest agertu da
Iñigo Urkulluk kritikatu du, orain gehiegi nabaritzen dela EAEren autonomia makil puntan pintxatutako mokordo bat dela, eta pixka bat disimulatzeko eskatu dio Pedro Sanchezi
Amazon bidez liburu bat eskatu duten Millenniallek galdetu dute ea nola kargatzen den traste hori
UEUk kurtso berezi bat prestatu du gazte horientzat, paperezko orrialdeetan ezkerretik eskuinera scroll egiten dela ikas dezaten.
Konfinamendua hasi zenetik, etxean Yoga egitea bihurtu da bigarren heriotza kausa nagusia Euskal Herrian
Sasoian mantentzen lagunduko zielakoan, ezinezko kontortsioak egiten hasi diren euskaldunak masiboki ospitaleratu behar izan dituzte.
Pikolo d’Or
Guraso euskaldun asko etxealdi honi esker konturatu dira Pirritx eta Porrotxen musika beraiei gustatzen zaiela, ez beren haurrei
Bere alabak dagoeneko Rosaliaren diskoak entzuten dituela eta Marlboro erretzen duela deskubritu du Barakaldoko aita batek.
Koronabirusaren krisia hasi zenetik lehenbiziko aldiz, heroien kopurua handiagoa da pertsona normalena baino
Egun osoa sofan eserita pasatzen du Abaltzisketako bizilagun batek, baina 20:00etan balkoira ateratzen da txaloak jasotzera paparra aterata.




