Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Apiterapia - Orokorra - 1.000 erle-eztenkada hartu ondoren onik atera da 91 urteko gizona

erlea&apiterapia

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa

Orokorra

1.000 erle-eztenkada hartu ondoren onik atera da 91 urteko gizona

2007-05-14

Texaseko (AEB) gizon bat, 91 urte dituena, sendatze bidean da apirilean bere arrantxoan 1.000 inguru erle afrikartuk eztenkadaz josi ondoren. Apiril hasieran gertatu zen erasoa. Erle afrikartuak -gaztelaniaz "africanizadas", ingelesez "Africanized"- mestizoak izan ohi dira, Afrikatik Ameriketara eramandako erle txikiagoaren eta bertan aurretik zabalduta zeuden espezie europarren gurutzaketatik sortuak. Europan ezagutzen ditugun erleak baino askoz erasokorragoak dira, eta Ameriketatik iristen diren atake albisteak erle mota honetakoek eraginak izan ohi dira.

"The Eagle" egunkariak plazaratu du albistea  "1-year-old man survives attack by 1,000 bees" lerroburupean, eta bertan kontatu du nolaz Manuel Trevino izeneko laborariari eraso zioten erleok San Diegoko bere arrantxoan.  Trevino bazterretako sasiak ebakitzen ari omen zen traktorearekin, eta oharkabean murko batean  zegoen erlauntza bat kolpatu omen zuen.  "Betaurrekoak neramatzan  -deklaratu du- baina arropa arinez ari nintzen eta konturatu orduko aurpegia eta besoak erlez beteta neuzkan". Aurpegia ahal bezala babestuz, ia kilometroko bidea egin zuen oinez, erleak gainean zituela, alabaren etxeraino.

Trevino aurkitu zuenean besoak eta aurpegia erleen eztenez beteta zauzkala adierazi du bere emazte Florencek.  "Aurpegia ohikoaren hiru halakoa zeukan tamainaz, eta begiak handituaren poderioz itxita eduki zituen bost egunez". Christus Spohn Hospital Shoreline klinikara eraman zuten, eta han 12 egun behar izan dituzten ezten guztiak kendu, begiak artatu eta dialisiak egiteko, erleen pozoia dela medio giltzurrunak kolapsatu zitzaizkion eta.  Familiak dio miraria izan dela Manuel  Trevino bizirik ateratzea, eta erleen inguruko dokumentazioan ziztada gutxiagorekin hildako pertsonak ugari azaltzen dira.

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa 1.1

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan