Orokorra
Erle galera izugarriak Estatu Batuetan
2007-03-03
AEBetako erlezainak erle asko ari dira galtzen azken hilabeteotan, eta Floridako “The Ledger” on-line argitalpenak plazaratu duenez, adituak ulertu ezinik daude zergatik ari den gertatzen hori. Informazio gehiago bada Sareko ARGIAren Net Hurbil atalean, "Etxera bidean galdu ziren erleen misterioa" artikuluan.
Pennsylvania, Gerogia, Ipar Carolina eta beste hainbat estatuko erlezain askok iragarri dituzte kezka berdintsuak: batek erleen hirutik bat galdu duela, besteak erdia, zenbaitek hamarretik bederatzi... 1.200 erlauntzaren jabe den batek adierazi du beldur dela negu honetan bizirik ez zaiola bakar bat geratuko.
Ondorio asko eta oso larriak ekarriko ditu erle galer honek. Akabatutako erlategi guztiak ordezkatzeko aski erle ez da izango udaberrian, horrek ezti, polen eta beste produktuen gainbehera ekarriko du, eta polinizatze garaian erleen beharra duten soro eta fruitarbola askoren produkzioa ere kinka larrian egongo da; barazki eta fruitu batzuen ekoizpena erlerik ezagatik heren bat txikiagoa gerta liteke aurten AEBetan.
Txarrena da ikerlariek oraindik ez dakitela garbi zergatik ari den gertatzen erle galera. Fenomenoa “Udazkeneko Erle Galera” delarkoarekin lotzen dute. Batzuek uste dute Varroak berekin dakartzan birus edo bakterioetako bat izan daitekeela erruduna. Beste batzuek diote aspalditik dagoela diagnostikatua “Desagertze Gaixotasuna” –erle helduak desagertzen dira edo falta dira kofoinetan- eta hau ziklikoki gertatzen dela, faktore askoren ondorioz, eta oraindik ondo esplikatu gabe dagoela.
2006ko udaberritik esaten da AEBetan erle galera izugarri handitu dela. Hori ikertzeko, erlezainekin elkarlanean ari da Bee Alert Technology enpresa Montanako unibertsitateari loturik dagoena. .
- Martxel Aizpurua: erlauntzeko Erregea ala Erregina?2015-03-06
- Monsantoren bulegoak okupatu dituzte Akitaniako 80 erlezainek2012-01-07
- Hernanin Vespa Velutinaren habia tiroka suntsitu dute (Hernaniko Kronikaren bideoa) 2011-11-27
- Erleen demokrazia liderrik gabea2011-09-22
- Apimondia Buenos Airesen atzo hasita igandea arte2011-09-21
- Bernadette Darchen irakasleak laburbildu ditu Vespa Velutinaren kontra gaur dauden metodoak2011-08-25
- Julian Urkiola, Asiako liztorraz: «Etxean bezala dago liztorra hemen: mendia, basoa, hezetasuna...»2011-02-14
- Liztor asiatarra Gipuzkoaraino iritsi da2010-11-23
- Apirilaren 11n Erlezain Eguna Gipuzkoako Zegaman2010-03-25
- 10.000 euroko isuna Normandiako laborari bati besteren erleak pozointzeagatik2010-02-03
- Azukre-hautsa astindu Varroak kanporatzeko, Randy Oliver-en sistema 2010-01-12
- Guayakitarrak: eztiaren zibilizazioa Paraguayko oihanean2009-12-17
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (eta 3)2009-11-25
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (2)2009-11-09
- Isabel Telleria erlezaina: Erleen talaia Eltson dago2009-11-08
- Erleak hegan egiteko darabilen teknika aurkitu dute2009-08-31
- Erik Osterlund. Erlezaintza iraunkorra: Kimikarik gabe zain ditzakezu erleak (1)2009-06-17
- Erlekumea nola saihestu (eta 2)2009-04-22
- Erleari kalte egiten dioten molekulen informazio osoa Wikipedian2009-04-17
- Erlekumea nola saihestu (1)2009-04-14
- Irailaren 15etik 20ra Apimondiak 41. Biltzarra eginen du Montpellierren2009-03-29
- Mihi urdinaren kontra erabilitako intsektiziden Permetrinak erleak hiltzen ditu2009-02-25
- Azpi tutuduna: varroaren kontrako beste metodo bat2008-12-04
- Erleen desagertzeari buruzko liburua aurkeztu da Ekologistak Martxan taldearen eskutik2008-11-02
- Eultzak Agorrean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-09-28
- Atabala, erlezainaren tresna behinena2008-09-22
- Erlea gizonen gerretan2008-09-04
- Eultzak Dagonillan-Abustuan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-08-30
- Eultzak Uztaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-07-30
- Eultzak Garagarrillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-06-30
- Liztor asiatarra iristear da Euskal Herriko erlategietara2008-06-27
- Eultzak Orrillan - Mayatzean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-05-31
- Alemanian zortzi pestizida debekatu ditzute erleak hiltzen dituztelakoan2008-05-28
- Erleak txistuka menderatu eta erabili2008-05-18
- Eultzak Jorraillan - Apirillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-04-30
- Nork erabaki zuen erle txikia handitzea?2008-04-10
- Eultzak Epaillan - Martxuan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-03-31
- Eultzak Otsaillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-02-29
- Eultzak Ilbeltzean ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2008-01-31
- Edmund Hillary, mendigoizale eta erlezaina2008-01-15
- Charles Henry Turner: erlearen ikusmena deskribatu zuen jakintsua2008-01-07
- Kaliforniako mandarina hazleek diote: "Fuera erleak nire arboletatik"2007-12-31
- "Erleak eta eriotza", Justo Garateren artikulua Euzko Gogoan 1954an2007-12-24
- Eultzak Lotazillan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2007-12-19
- Eultzak Azaroan ("1933'garren Urterako Nere Egutegia"tik hartua)2007-11-25
- Munduari itzulia erleen eta erlezainen bila2007-11-03
- Eultzak Urrillan ("1933'garren Nere Egutegia"tik hartua)2007-10-10
- Eva Crane hil da, erleetan munduko aditu nagusietakoa zena2007-09-17
- Erleen hiltzaileak Nosema du izena2007-09-10
- Kroazian erleak entrenatzen dituzte mina leherkariak aurkitzen laguntzeko2007-05-31
- 1.000 erle-eztenkada hartu ondoren onik atera da 91 urteko gizona2007-05-14
- Galesen deialdia egin dute: "Planeta salbatzen laguntzeko, egin zaitez erlezain"2007-05-04
- Nosema Ceranae onddoa, erle galeraren beste errudun posibleetako bat2007-04-25
- Sakeleko telefonoak: erleen galeraren errudun ala nahasmenerako aitzakia?2007-04-19
- Akitaniako erlezainak Asiako liztor baten beldurrez2007-03-28
- Bideo interesgarriak Interneten Erleaz2007-03-05
- Erlauntzak telefono mugikorretik nola kontrolatu2007-03-04